jueves, 8 de enero de 2009

PARTITIBOA ZER.

Kasu marka: -(r)ik.

a) Nor/zer galdetzaileei lotuta agertzen zaigu

kasu hau, beraz, absolutu kasuari:
-HiztegiA ekarri zuen.
-Ez zuen hiztegiRIK ekarri.

Kasu hau mugagabearen kasurik argiena dugu.Aditza
beti singularrean agertuko zaigu:
-Ez dugu borragomaRIK aurkitu.
*Ez ditugu borragomarik aurkitu.
-Ez da papeRIK azaldu.
*Ez da paperik azaldu.

b)Funtzioa eta erabilera.
1-Ezezko esaldietan:

-Ez zuen betaRIK.
-MapaRIK ez genuenez gero, galdu egin ginen.
-Ez dut ordulariRIK.
Hala ere ukatzen den gauza ezaguna bada, era mugatuan
ager daiteke,hots:
-Ez didate diruA ekarri eta saldu egin dut.
-Autoko giltzA ekarri al duzu?
-Ez dut tabakoA aurkitu.

2-Galderetan:
-Ba al du suRIK berorrek?
-GaragardoRIK erosiko dugu?
-Barakaldon burdinaRIK ba ote den galdetzen diot neure buruari.

3-Baldintzetan:
-DiruRIK behar izanez gero,neuk emango dizut.
-LagunIK banu.
-PaperIK behar baduzu, harr ezazu!

4-Zenbaitetan,baiezko esaldietan ere ager daiteke,indarra edo enfasia
adierazi nahi denean.
-Euskaltegian bada hori dakienIK!
-Guztion artean badaukagu zereginIK!
-Lurdesek besterIK aditu zuen!
-Manifestazio hartan bazen jendeRIK!

5-Superlatiboetan ere erabili ohi dugu:
-IzenIK ederrena Aintzane da.
-MendiRIK garaiena Everest da.
-LagunIK minena dut hori.

6-"Asko","gutxi","franko" eta batzuetan,"aski" hitzek ere har dezakete:
-EskerrIK asko.
-Bazen emakumeRIK franko.
-UmeRIK aski.

7-"Gabe"rekin:
-Eta besteRIK gabe, agur.
-Ikasleak ganoraRIK gabe daude.
-DiruRIK gabe ez dago rock and rolla egiterik.

8-Nola galdetzaileari ihardetsiz:
-Oso nekatuRIK zeuden hona ailegatu zireneko.
-Poz-pozIK etorri zitzaizkigun.
-Hori jakinIK,ez nintzatekeen joango.
-Estatu Batuetan ere zakurrak oinutsIK.

No hay comentarios: